Ilunbarra Belaontziz Euskal Kostaldetik
Gozatu ilunabarraz belaontzi batean, euskal kostaldean nabigatuz itsaslabarren, hondartzen eta senadien artean.
Ez galdu Getxon belaontzian ibiltzeko esperientzia; bertako ilunabarreko argiari eta euskal kostaldeko paisaia harrigarriei esker, ibilbide hau une magiko eta ahaztezin bihurtuko da.
Getxoko Abrako badian nabigatu bitartean, ilunabarraz gozatu ahal izango dugu belaontzi batean, eta ardo kopa batekin topa egin.
Nabigatu bitartean, portu zaharra ikusiko dugu, tokiko gastronomiako jaki gozoak dastatu daitezkeen leku tradizionala, eta Lurraren historia pilatzen duten Galeako labarretatik nabigatuko dugu; bertako harriek balio kalkulaezineko sekretuak gordetzen dituzte.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Belaontziz nabigatzea ilunabarrean eta ardo kopa.
-
Prezioz Kanpo: Edari gehiago eta catering zerbitzuak.
-
Iraupena: 2,5 ordu.
-
Noiz egin daiteke?: Ostirala eta larunbata
Ekainaren 28tik abuztuaren 31ra -
Irteera lekua eta ordua: Getxoko Kirol Portua. 20:00etatik 00:00etara.
-
Hizkuntzak: Gaztelania
-
Ohar garrantzitsuak: Honakoak ditu barne: Patroia-gida, asegurua, erregaia eta garbiketa
Taldeak, kontsultatu prezioak.
Ez dago prezio berezirik umeentzat.
Iraupen laburragoko bestelako zerbitzuak ere baditugu belaontzian. Kontsultatu.