Euskal Kostaldeko Geoparkeko Flyscharen Ibilbidea

Ibilbide gidatua itsasontziz Zumaiatik abiatuta kostaldean eta flyscharen labar ikusgarrietan. Gainera, geldialdia egingo da Mutriku arrantzale herrian.
Euskal Kostaleko Geoparkean biziko dugu geure esperientzia, lurraren historiaren 60 milioi urteen lekuko izateko aukera emango diguten itsaslabar liluragarrien artean.
Zumaiatik Mutrikura joango gara, itsasoz; Debatik igarota. Itsaslabarretan, planetako santutegi geologiko handienetako baten sekretuak ezagutuko ditugu, eta arrokei esker, hamaika gertakariren berri izango dugu; esaterako, dinosauroen desagertzearen berri.
Gida espezializatu baten eskutik, lur hau itsasoarekin lotu duten bizimoduak eta tradizioak ezagutuko ditugu: Zumaiako ontzigintza, Debako merkataritza eta Mutrikuko balea arrantza.
Mutrikun lur hartuko dugu, itsas zaporeko herrian. Bertan, 45 minutuko atsedena egingo dugu, eta portua zein hirigune historikoa, multzo monumental izendatutakoa, ikusteko aukera izango dugu.
-
Prezioaren Barne: - Ibilbidea itsasontzian Zumaiatik Mutrikura, eremuko geologia, kultura eta tradizioak interpretatzen dituen gida espezializatu batekin. 1 ordu atsedenaldia Mutrikun.
- Zumaiara itzulera. -
Prezioz Kanpo: Ez du Mutriku-ko kaskorako bisitaldi gidaturik sartzen baina mapak eta bisita autogidatutako eran egiteko liburuxkak banatuko dituzte.
-
Partaide minimo eta maximoak: no hay mínimo y hay un máximo de 40 plazas.
-
Iraupena: 3 ordu eta 15 minutu.
-
Noiz egin daiteke?: Apiriletik Azarora
-
Irteera lekua eta ordua: Txomin Aguirre Kaia, Zumaia
Irteeretako ia gustiak dira 16:30 hrs-a, batzuk izan ezik izango dira hrs-a mareagatiko 10:30-etara. -
Hizkuntzak: Euskara hutsezko bisitak 2022an:
Martxoa: 27
Apirila: 2, 17 eta 30
Maiatza: 14 eta 29
Ekaina: 12 eta 24
Uztaila: 5, 19 eta 31
Abuztua: 3, 14 19 eta 28
Iraila: 11 eta 16
Urria: 9, 13, 23 eta 31
Azaroa: 27
Gainerako datak gaztelaniaz. -
Ohar garrantzitsuak: LOS NIÑOS A PARTIR DE 1 AÑO PAGAN 15€
Presentación 10 minutos antes del horario de salida.
Equipo necesario: Ropa y calzado adecuado
Las visitas podrán ser canceladas por el estado de la mar u otros motivos. Por ello, es necesario dejar un número de teléfono móvil a la hora de realizar la reserva.
Se pueden cancelar las fechas y horarios que no hayan alcanzado un mínimo de 6 plazas reservadas.
CANCELACIONES: Cuando la actividad es cancelada por la organización, no genera ningún gasto. Se devuelve el importe abonado por el cliente en su integridad. No se contemplan otro tipo de cancelaciones.
"desembarcar" ez da "lurra hartu" (aterrizar), LEHORRERATU baizik.
Eta eskaintza asko edo gutxi, zerbait falta da esukaratzeko!