Artzain egun batez Urkiolan

Patxi Solana artzainak bere egunerokoa partekatzera gonbidatzen gaitu Euskadiko paisaia harrigarrienetako batean, Urkiolako Parke Naturalean.
**Uda 2020**
Abeltegia eta gaztandegia barne hartzen dituen baserrian hasiko dugu esperientzia, Patxiri ardiak jezten lagunduz eta, urte sasoi aproposean joanez gero, ardiak mozten lagunduko diogu.
Artile tailerra egindo dugu.
Ondoren, naturgune eder horretako zelaietan ibiliko gara, border collie arrazako Harri artzain-zakurra lagun dugula. Harritu egingo zara latxa arrazako artaldea larre batetik bestera artzainaren aginduak betez eramaten zein abila den ikusita.
Eta, lanaldia amaitzeko, Idiazabal jatorri-deiturako gazta ospetsua ekoizlearen beraren eskutik hartu eta dastatzea baino ezer hoberik ez da.
-
Prezioaren Barne: Ardiak jeitsi, ardiak moztu,
Ardi Esnearekin gatzatua edo esne gazurrarekin xaboia egin edo Ardi Lanazko tailerra
Ibilaldia landen zehar
Gazta
Idiazabal gaztaren dastaketa. -
Prezioz Kanpo: Desplazamenduak.
-
Partaide minimo eta maximoak: Gutxieneko ez
-
Geoposición2 (Latitud, Longitud): 43.12415,-2.622152
-
Iraupena: 3 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Larunbata eta Igandea 10:00 hrs
Astehelenatik Ostiralara, talde handietarako. -
Irteera lekua eta ordua: 10:00
-
Hizkuntzak: Gaztelaniaz eta euskaraz
Ingelesez, eskaeraren azpian Astehelenatik Ostiralara -
Ohar garrantzitsuak: Erreserba gutxienez 48 ordu lehenago
Haurrak heldu batek lagunduta.
Por cierto Patxi, el queso buenísimo.
Mila esker,
Marta, Jose eta Oier