Txakolin zaporearekin. Bisitatu Beldui baserria upategia
Bistatu mendiko hozgailu natural bat eta bazkaldu tokiko produktuekin. Bisita gidatua Beldui txakolin upategira eta "Txakolinaren ibilbideko menua" bazkari berezia.

Laudioko (Aiarako Harana) Beldui txakolin upategitik abiatuko gara. Gidari baten eskutik, txango bat egingo dugu mendian, Mostatxa mendiko hozkailu natural bateraino. Han, hamaiketako tipiko batez gozatuko dugu.
Ondoren, upategian, gidariak Euskadin hain preziatua den ardo zuri hau (txakolina) egiteko tekniken berri emango digu, eta berau dastatzeko aukera ere izango dugu.
Jarraian, familia giro lasaian menu berezi batez gozatuko dugu; menuaren elementu nagusia txakolina izango da.
Bazkaria "arintzeko", txakolin sorbete bat hartuko dugu; guk geuk egin ahal izango dugu, barrika tradizional batekin.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: -Bisita gidatua elurtegi natural batera, azalpenak eta otordua, bertako produktuekin (hamarretakoa).
Bisita gidatua Beldui txakolindegira.
Otordua: Txakolinaren Ibilbideko menua.
Txilibrana prestatzea eta brindisa.
-
Prezioz Kanpo: Esperientzia egingo den tokirako garraioa. Hala ere, denbora nahikoz eskatuz gero, esperientziaren arduradunek garraioa eskain dezakete.
-
Partaide minimo eta maximoak: Ez dago gutxieneko kopururik
-
Iraupena: 5 ordu eta erdi
-
Noiz egin daiteke?: Urte osoan
-
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara. Aurrez Frantziakotarako eta Ingalaterrakotarako ituntzea.