Itsas tradizioa eta itsasoko jaki gozoak Pasaian
Bisita gidatua Mater itsasontzi-museora, arrain kontserbak artisau eran egiteko tailerra eta itsasoko gosegarria itsasontzi barnean.

Esperientziak aukera ematen dizu Kantauriko kontserba-tradizioa ezagutzeko, antxoillak artisau eran kontserban jartzeko eta euskal marinel-kulturan errotuen dagoen tradizioetako batean murgiltzeko. Eta, jakina, ezinbestekoa duzu itsasoak eskaintzen dizkigun mokadutxoak ere dastatzea.
Pasaian, artisau eran kontserbak egiteko tailerraz gain, benetako arrantzale sentituko zara Mater museo ontzian. Kantauriko atunontzi klasiko horrek panoramika bikaina eskainiko dizu, itsasoak euskaldunontzat duen esanahiaz jabe zaitezen.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Bisitaldi gidatua Mater museo-ontzia ezagutzeko
Arraina artisau eran kontserban jartzeko tailerra
Mokadutxoa ontzian. -
Prezioz Kanpo: Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
-
Partaide minimo eta maximoak: 4 lagun gutxienez
16 lagun gehienez -
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
-
Puntu nabarmenak: Kantauriko atunketari tipiko batean igotzea. Itsasontzi musealizatua, euskal kostaldeko arrantza tradizioa sakon ezagutzeko prestatua.
Nork bere antxoa kontserba prestatzea. -
Noiz egin daiteke?: Urte osoan
-
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Katalana