Euskal kostaldea, 4X4 ibilgailuetan
Gozatu euskal kostaldeko paisaia ikusgarriez erabat hornitutako 4x4 ibilgailuetan eta egin topa cavarekin ilunabarra ikusiz.
Ibilbide bat prestatu dugu zuretzat, erabat prestatutako eta hornitutako 4x4 ibilgailuetan. Ibilbidea adin guztietarako aproposa da eta ondo pentsatuta dago, oso dibertigarria da eta atseden hartzeko geldialdiak ditu, zure erretinetan geratuko diren paisaiez gozatu ahal izateko: Gaztelugatxeko San Juan, Izaro uhartea, Ogoño lurmuturra edo Urdaibai (biosferaren erreserba), baita kostaldeko herriak ere, esaterako, Bermeo, Bakio, Armintza eta Plentzia.
Txangoak bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Bakio eta Urdaibaiko ibaiadarra lotzen dituen eremuko txoko ederrenak bisitatuko ditugu, eta Gaztelugatxeko biotopotik eta uhartetxoaren gaineko ermita ospetsutik igaroko gara. Begirale arduradunak interes turistikoko azalpenak emango ditu ibilbidean zehar. Esperientziaren goreneko unean, eguzkia Kantauri itsasoan ezkutatzean, brindisa egingo dugu cavarekin.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Presentación de la ruta 4x4
Explicaciones de interés turístico durante la ruta
Brindis con cava viendo la puesta del sol
-
Prezioz Kanpo: Desplazamiento hasta el lugar de la experiencia
-
Partaide minimo eta maximoak: 2 laguneko taldea, gutxienez; 6 lagunekoa, gehienez.
-
Iraupena: Bi ordu eta erdi - hiru ordu
-
Noiz egin daiteke?: Astehelenatik Ingandera Urte Osoan arratsaldean
-
Hizkuntzak: Gaztelaina