Bisita Tolosako azokara eta dastatzea
Bisita gidatua azokara, sasoi bakoitzeko produktuen liburuxka-gida batekin, eta produktuak pintxo gisa dastatzea.

Nekazaritza-azokak erakustoki ezin hobea dira gure nekazaritzako elikagaien aniztasuna eta kalitatea ezagutarazteko.
Sasoiko produkturik onenak aurkituko dituzu, zapore bikainekoak eta fresko-freskoak. Bertoko produktuak, gure baserrietan ekoiztuak, behar den unean batuak.
Gidari batek lagunduta, merkatuak ezagutu, ekoizleekin berba egin eta gehien gustatzen zaizkizun produktuak erosi ahalko dituzu; eta, batez ere, giro apartak harrapatuko zaitu: jendea, saltokiak, formak eta koloreak. Jakina, sasoiko produktuez prestatutako pintxoez ere gozatuko duzu. Horixe izango da esperientzia ahaztezinaren harribitxia.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Bisitaldi gidatua Berdura plazako merkatua eta Zerkausia ikusteko
-
Prezioz Kanpo: Desplazamientos hasta el lugar de inicio de la actividad.
-
Partaide minimo eta maximoak: gutxienez 1 pertsona
gehienez 15 pertsonak -
Iraupena: 1 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Urte osoan, larunbata
-
Irteera lekua eta ordua: 11:00etan Tolosako Turismo Bulegoan
Andre Maria plaza,1. 20400 Tolosa
-
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Frantsesa