Ezagutu piraguaz Arabako Errioxa eta bertako ardoak
Gozatu piraguaz nabigatzearen plazeraz mahastien paisaia ikusgarri honetan eta dastatu Arabako Errioxako ardoak upategi tradizional batean.
Plazera da Arabako Errioxako paisaia ederretatik piraguaz nabigatzea. Inguru pribilegiatuan kirola praktikatu eta sasoian egon nahi baduzu, Ebro ibaia biderik egokiena izan daiteke. Gainera, milaka urteko mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde arabarraren kultura ezagutu eta dastatu ahalko duzu.
Briñas-etik, palakadaz palakada, ibaiaren zati handi bat zeharkatuko dugu gidari batek lagunduta. Hark adieraziko dizkigu modu erakargarrian nazioartean ospetsu diren ardoen sorleku den lur horren tradizio enologikoa.
Bestela ezin zitekeen legez, upategi batean amaitzen da ibilbidea, non ardoak dastatu eta ardogintzaren sekretuak ezagutu ahalko baitira. Ahogozo onekoak gara!
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Ruta guiada en piragua por el río Ebro, desde la localidad de Briñas
Visita a la bodega Mitarte con explicaciones y cata de vinos
-
Prezioz Kanpo: Desplazamiento hasta el lugar de inicio de la actividad.
-
Partaide minimo eta maximoak: Gutxienez, 2 pertsona
Gehienez, 20 pertsona -
Iraupena: 3 ordu.
-
Noiz egin daiteke?: Egunero, martxotik Urrira
-
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Errusiera
-
Ohar garrantzitsuak: Se recomienda llevar ropa de baño, calzado que se pueda mojar, crema solar, gafas de sol, toalla y ropa de recambio.