Espeleologoa egun batez Oñatiko Arrikrutz kobetan.
Espeleologia tailerra bi gidari aditurekin Oñatiko Arrikrutz kobetan. Bisita publikorako egokitu gabeko galerietan egingo da.
Euskal Herriak, bere barrenetan, leize eta galeriaz osaturiko paradisu ikaragarria gordetzen du, mundu osoan ezaguna, haren balio geologiko, arkeologiko eta paleontologikoagatik. Kobazuloen mundu miresgarrian murgiltzeaz gain, espeleologoen lana ezagutzeko aukera emango dizu esperientziak.
Aizkorriren magalean dago Arrikrutz –Euskal Autonomia Erkidegoko mendirik altuenetarikoan–, Oñati ondoan. Lur azpian 14 kilometro baino gehiagoko galeriak dituela, bene-benetako altxorra da espeleo-logiazaleentzat. Jaitsi 50 metro baino sakonago, lilura zaitez lurrazpiko ibaiarekin, estalaktitekin eta aurkikuntza paleontologikoekin (pantera, hartz eta haitzuloetako lehoien eskeletoak), ibil zaitez arrastaka leizearen barruan, lagundu gidariei puntu topografikoak hartzen edo haitzuloetako fauna berezia identifikatzen. Azken finean, izan zaitez espeleologo egun batez bi gidari adituk lagunduta... Ez zaizu damutuko!
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: - Kobaren aurkezpena, Oñatiko Arrikrutz Interpretazio Zentroan.
- Aditu bik espeleologia-tailerra gidatuko dute, jendearentzako egokituta ez dauden galeriatan zehar.
-
Prezioz Kanpo: Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
-
Partaide minimo eta maximoak: Gutxienez, 4 pertsona.
-
Iraupena: 1 ordu eta 30’ eta 2 ordu artean.
-
Noiz egin daiteke?: Urte osoan (kontsultatu kobazulo bakoitzaren arabera). Arrikrutzen bada, asteburuetan/larunbatetan (kontsultatu).
-
Hizkuntzak: Spanisch, Baskisch, Englisch, Französisch