Foot and Food. Mendi ibilaldiak eta Gastronomia. Igeldotik Oriora
Oinezko ibilbide erraza, gidari adituen laguntzarekin, Donostiatik Oriora doan Donejakue Bidearen zati ederrenetako batetik, bi pintxo eta edaria barne.
Donostian edo inguruan bazaude, bi ordu eta erdiko oinezko ibilbide erraz bat egiteko aukera eskaintzen dizugu. Bideak ez du ia maldarik eta paisaia natural harrigarriak ikusi ahalko dituzu. Egunari amaiera emateko, esperientzia gastronomikoa proposatzen dizugu.
Gure eskaintza ez da ibiltzera mugatzen. Gidari aditu batek mota guztietako azalpenak emango dizkizu inguruneko naturari, kulturari eta gastronomiari buruz.
Ibilbidea zure erosotasunerako dago pentsatuta: abiapuntua ibilbidearen gunerik garaienean dago eta guk geuk eramango zaitugu bertara, inolako gainkosturik gabe, igoerako malda handia saihestu eta gehiago goza dezazun.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Bidaia, autobusez, Donostiatik Igeldora.
Bidaia autobusez, Oriotik Donostiara
Oinezko ibilbidea (9 km) geldialdi eta azalpenekin.
Esperientzia gastronomikoa (landa bazkaria). -
Partaide minimo eta maximoak: Minimoa 2 pertsona
Maximoa 10 pertsona -
Iraupena: 5 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Igandetik astelehenara maiatzatik urrira
-
Irteera lekua eta ordua: Abiapuntua: Xabier Zubiri Plaza (Londres Hotel-aren aurrean)
-
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Frantsesa eta Alemana
-
Ohar garrantzitsuak: Kirola egiteko arropa eta oinetako erosoak eta trekkingeko botak. Txanoa eta eguzkitako krema.
Baliogabetzea politika. Itzultzen:
90% 72 hrs baino lehen
80% 48 hrs baino lehen
70% 24 hrs baino lehen