Guardia oso-osorik
Ezagutu Erdi Aroko Guardia hiribilduaren txoko eta bitxitasun guztiak modu atsegin eta dibertigarrian.
Guardian egingo den ibilbide honi esker, hiribilduko txoko guztiak, sorrera, kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutuko ditugu.
Hiribilduko interesgune guztiak bisitatuko ditugu, besteak beste: Santa María de los Reyes eliza, arkupe gotiko polikromatua duena; Kristo aurreko I. mendeko urmael zeltiberiarra; XII-XIII. mendeko abade-dorrea, Guardiako eta Arabako Errioxako mahastietako ikuspegi izugarriez gozatzeko; XVII. mendeko jauretxea; eta San Juan eliza. Azkenik, Guardiako koba-upategietarako bisitak koordinatzeaz arduratuko gara.
Gure ibilbidea amaitzeko, Arabako Errioxako ardo on bat dastatuko dugu.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Ibilbidea Guardiatik
Urmael zeltiberiarra
Abade-dorrera sarrera -
Partaide minimo eta maximoak: Apuntatutako 4 pertsona egon behar dira
Max 100 pertsona -
Iraupena: 1ordu 50 minutu
-
Noiz egin daiteke?: Urte guztian, Urtarrila izan ezik.
-
Irteera lekua eta ordua: Laguardia
-
Hizkuntzak: Gaztelaina, Euskara eta Ingelesa
-
Ohar garrantzitsuak: Denentzat egokia