Erdi Aroko ibilbidea, Bizkaiko kostaldean
6 dorretxe ezagutzeko ibilbidea, garai ilun baten inguruan (Erdi Aroa) daukaten historiaren berri jasotzeko.
Uribe eskualdean zehar egindako Erdi Aroko ibilbideak aukera paregabea ematen digu, gidari profesional baten laguntzarekin, Erdi Aroan Bizkaian garrantzi handikoak izan ziren sei udalerri ikuspegi berezi batetik ezagutzeko.
Erdi Arora egingo dugun bidaia honen abiaburua, hain zuzen, Larrabetzu izango da, Donejakue Bidearen eta Jaunaren Zin Bidearen igarobidea, XV. mendean.
Zamudion barna jarraituko dugu. Han, goseak eta gizarte desberdintasunek eragindako egoera gogorrei begirako kontzientzia hartuko dugu.
Mungiaraino egingo dugu aurrera, non hiribilduak eta elizateak izango baititugu zain.
Gatika izango da gure hurrengo geltokia, Butroeko gaztelutik hurbil. Han, garai hartako tradizioak ezagutuko ditugu, eta, ondoren, Erandiora iritsiko gara, eta Erdi Aroko leinuak ezagutzeko aukera izango dugu.
Plentzian amaituko dugu ibilbidea, kokagune estrategikoan sortutako herrian.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Bisita gidatua Larrabetzuko, Zamudioko, Mungiako, Gatikako, Erandioko eta Plentziako dorretxeetara.
-
Prezioz Kanpo: Ez du barne hartzen joan-etorria ez eta ostatua ere.
-
Partaide minimo eta maximoak: Min 2 pertsona
Max 20 petsona -
Iraupena: 4 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Urte Guztian
-
Irteera lekua eta ordua: Larrabetzutik
-
Hizkuntzak: Gaztelaina, Euzkara, Ingelesa, Frantsesa eta Italliera
-
Ohar garrantzitsuak: Jantzi eta oinetako erosoak
Prezioaren barnean ez daude sartuta udalerrien arteko joan-etorriak. Garraio publikoa erabiltzeko edo ibilgailuak alokatzeko aukera ere izango da.
Baliogabetzea politika. Itzultzen:
75% 72 hrs baino lehen
50% 48 hrs baino lehen
25% 24 hrs baino lehen