Zentzumenen bidaia bat XVI. mendeko baserri batera, Igartubeiti baserrira
Parte hartu xaboi naturalak egiteko tailer batean Igartubeiti baserrian. Ezagutu baserriaren xarma eta gozatu baserriko produktuekin eginiko hamaiketako batez ingurune paregabean.
ORAINGOZ BERTAN BEHERA GERATU DA, COVI-19 DELA-ETA
Esperientzia Ezkioko Igartubeiti baserrian hasiko dugu, xaboi naturalak, aromak eta ukenduak egiteko tailer batekin. Probatu zuren zentzumenak eta izan alkimista egun batez.
Xaboiak lehortzen diren bitartean, baserria bisitatuko dugu. Espazio kultural bat da, euskaldunen kultur herentziaren ondare paregabea, benetakoa eta ordezkagarria. Halaber, lorategi aromatikoa bisitatuko dugu; horri esker, landareek gure osasunerako dituzten ezaugarriak eta aplikazioak ikasiko ditugu.
Amaitzeko, Idiazabal gazta dastatuko dugu, baita ogia, sagardoa eta sagar zukua ere, tokiko ekoizleek eginak, Igartubeiti baserriko zentzumenen eremuan.
- Magnífico lugar
-
Gema - 2018-08-14
- Nos encantó el lugar de la mano del chico tan simpático que hizo agradable la visita. Mucha paciencia y saber llevar a los niños. Muy divertido el taller de jabones, muy interesante las explicaciones del huerto y el caserío y muy buena la degustación de sidras, quesos, miel, dulce de manzana y tejas
-
Prezioaren Barne: Xaboi naturalak eta aromadunak egiteko tailerra
Bisita baserrira eta lorategi aromatikora
Gazta, ogia, sagardoa eta sagar zukua dastatzea -
Prezioz Kanpo: Ez du barne hartzen joan-etorria ez eta ostatua ere.
-
Partaide minimo eta maximoak: Min 4 perstsona
Max 30 pertsona -
Iraupena: 3 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Urte Guztian
-
Irteera lekua eta ordua: Museo Igartubeiti
-
Hizkuntzak: Gaztelaina, Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
-
Ohar garrantzitsuak: 4 urtetik gorako helduei eta familiei zuzendua.
48 ordu lehenago eskatu behar da.