XVI. mendeko errota batean ogia egitea
Ikasi XVI. mendeko errota batean baserriko ogia egiten, murgildu Euskal Herriko kulturan eta ezagutu baserri tradizional bateko eguneroko bizimodua.
Igaralde baserriko Ogiaren Museoaren atean bertan egingo digu ongietorria Tibur Agirrek, 2016. urtean "Euskadiko Ogiaren Laguna" saria jaso zuen gizonak. Pozik irekiko dizkigu bere etxeko ateak, non 5 belaunalditik gorako familia tradizioari jarraiki, ogia eskuz egiten jarraitzen duen.
Lanari ekin, eta Tiburren jarraibideen arabera, orean sartuko ditugu eskuak. Hala, baserriko opil gozo-gozo bat egingo dugu, nahi izanez gero txistorrarekin bete daitekeena. Ogia egur-labean sartuko dugu, eta bisitak iraun bitartean erretzen utziko dugu.
Ogiaren Museora ere egingo dugu bisita. Han, baserrien eta herri kulturaren testuinguruan kokatzeko baliagarriak izango zaizkigun lehenengo azalpenak jasoko ditugu. Igaralde Bekoa baserrira joango gara, 500 urtetik gorako historia duen errota baten funtzionamenduaren berri jasotzera.
Bisitaren amaieran, garai bateko labera itzuliko gara, egindako baserriko ogi ezin gozoagoa jatera.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Ongietorria. Inguruneari eta baserriko bizimoduari buruzko azalpenak.
Egilearen erakustaldia. Ogia egiteko tailerra.
Bisita gidatua Ogiaren Museora.
Bisita garai bateko ogi labera eta XVI. mendeko errotara.
Tailerrean egindako ogiaren dastatzea. -
Prezioz Kanpo: Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
-
Partaide minimo eta maximoak: Min 10 perstsona
Max 20 pertsona -
Iraupena: 1 ordu 15 minutu
-
Noiz egin daiteke?: Urrirako Martxoko
-
Irteera lekua eta ordua: Ogiko Museoa. Caserio Igaralde
-
Hizkuntzak: Gaztelaina, Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
-
Ohar garrantzitsuak: Denentzat egokia da.
Bisita bereziak familientzat.
Aldez aurretik hala eskatuta, ingelesez eta frantsesez ere egin ahal izango dira bisitak, 40 € gehiagoko prezioan
Baliogabetzea politika. Itzultzen:
100% 72 hrs baino lehen
50% 48 hrs baino lehen
0% 24 hrs baino lehen