Gatz Harana Bisita
Añanako Gatz Harana 7.000 urtetik gorako gatzaren paisaia kultural eta naturala da, berriz ere iraunkorra izan dadin leheneratzeko prozesu bete-betean dagoena.
Publikoari irekitako leheneratze-planteamendu baten arabera, bisitariek, adin eta kolektibo-mota guztietako lagunek, hainbat ibilbide gidatuz eta esperientziaz goza dezakete gatzagen historia, arkitektura, arkeologia eta bioaniztasuna ezagutzeko, Añanako Gatza eurek ekoitzi eta dastatzeko; eta ur gaziaren eragin terapeutikoen onura jasotzeko.
“Gatz Harana” bisita ibilbide ezin hobea da gatzagetara aurrenekoz hurbiltzen denarentzat, edo lekuaren, bere garrantziaren eta berau leheneratzeko eta balioesteko prozesuaren irudi orokorra izan nahi duenarentzat.
Apiriletik urrira, bisita honen baitan aire zabaleko Gatz Spaz gozatzeko aukera dago. Instalazio horietan, oinak eta eskuak iturburuetatik jariatutako ur gazi-gazietan sartu ahal izango dituzu. Hala, ur gaziaren eragin onuragarriak sentituko dituzu
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Bisita gidatua Gatz Haranera
Spa gazia martxoaren 29tik urriaren 12ra arte, biak barne. -
Prezioz Kanpo: Gatz Haranerainoko joan-etorria
-
Partaide minimo eta maximoak: Gutxienekorik gabe
-
Iraupena: 1 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Urte osoan
-
Hizkuntzak: Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa
-
Ohar garrantzitsuak: Murriztua: ikasleak, erretiratuak, langabeak eta minusbaliatuak