Oria jaitsiera, kayak bikoitzean
Erakutsi uretan duzun trebetasuna.
Goza ezazu aparteko ingurune naturalaz. Familia, lagun edo taldeentzat.
Etorri eta gozatu! !
Oria ibaia Euskal Herrian dago, Espainiaren iparraldean, Kantauriko Erlaitzean. Gipuzkoako ibai nagusia da, luzeraren, arroaren eta emariaren arabera. Aizkorri mendilerroaren magalean jaio eta Kantauri itsasoan amaitzen da, Orio herriaren ondoan.
Ez dago iradokizunik momentuz.
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.
-
Prezioaren Barne: Ontzia, arraunketa, txalekoa, bidoi estankoa, neoprenoa eta haize-babesa (tenperaturaren arabera).
Jardueraren azalpena eta nozio teknikoak.
Erantzukizun zibileko asegurua
Aldagela, dutxa, takilla, jarduera hasten den lekura eramatea -
Prezioz Kanpo: Jarduera hasten den lekuraino joatea
-
Partaide minimo eta maximoak: Gutxienez 2 pertsona monitorerik gabe
Begiralearekin gutxienez 4 lagun -
Iraupena: 3,5 ordu guztira
2,5 ordu uretan. -
Noiz egin daiteke?: Martxotik urrira, egunero.
-
Irteera lekua eta ordua: Ordua marearen araberakoa da.
-
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania eta frantsesa
-
Ohar garrantzitsuak: 6 urtetik beherako haurrak kayak bikoitzaren erdiko plazan joan daitezke doan.
Nahitaezkoa da igerian jakitea.
Ez da egokia haurdunentzat eta lesionatutako pertsonentzat.
GOMENDIOAK:
Txanoa, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema Ura eta ibilbiderako mokaduren bat.
Uretako oinetakoak edo busti daitezkeenak
EZEZTAPEN-POLITIKA:
*Kasu hauetan itzuliko da zenbatekoa:
HILABETE BAT BAINO GEHIAGOZ JAKINARAZTEN BADA, erreserba osoaren %10 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik.
HILABETE BAT ETA 6 EGUN LEHENAGO ABISATUZ: erreserba osoaren %25 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.
5 EGUN ETA 2 EGUN LEHENAGO JAKINARAZIZ: erreserba osoaren %50 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.
*Ordaindutako zenbatekoa itzuliko da enpresak arrazoi meteorologikoengatik bertan behera uzten badu, nahiz eta enpresak jarduera edo data aldatzeko proposamenen bat egin dezakeen, baldintzen arabera.
*Zenbatekoa ez da itzuliko kasu hauetan:
- 24 ORDU BAINO GUTXIAGOREKIN ABISATUZ EDO ERRESERBA-FITXAN HITZARTUTAKO LEKUAN, ORDUAN ETA EGUNEAN EZ AURKEZTEAREN BERRI EMANEZ: erreserbaren %100 kobratuko da.
Bezeroek alkoholaren eta/edo drogen eraginpean egotearen sintoma argiak badituzte, enpresak jarduera eten egingo du.