No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Landa-esperientzia Elorrioko baserri batean gaztelaniaz

Baserritarren bizimodua eta ofizioa gertutik ezagutzeko aukera ederra

18,00 €

Baserritarren bizimodua eta ofizioa gertutik ezagutzeko aukera ederra. Baserrietako protagonista nagusiak dira; ahalegin, maitasun eta dedikazio handiz, beraien baratzetan eta animalien bidez ekoiztutako elikagai osasuntsu eta zaporetsuez gozatzeko aukera eskaintzen digutenak. Familia eta lagun artean, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko, animaliak eta lurzorua zaintzearen garrantzia ikasiko duzue. 

Ingurune zoragarri batean, natura, biodibertsitatea eta animaliak gertutik sentitzeko esperientzia ezin hobea

BELAZE PROIEKTUA 

Belaze, Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian kokatzen den proiektua da, Elorrioko erdigunetik 1kmra, Gure lurraldean hain garrantzitsua den ofizio historikoari jarraipena eman diote, honi merezi duen balioa emanez eta gaur egunera egokituz. 

Ekoizpen ekologiko eta jasangarrian oinarritzen dira, natura eta bere aniztasuna errespetatuz, interesa duen edonori balore horiek transmititzen saiatuz 

"Egiten duguna maite dugu eta hau besteekin partekatzea gustatzen zaigu!" 

BASERRIAN ESPERIENTZIA EDER BAT BIZI EZAZU! 

Haur zein helduek, Belazen, baserriko bizitzaren iraganaren eta orainaren nondik norakoak ezagutzeko eta bizitzeko aukera izango duzue; baserria, ortua eta ukuiluaren arteko ibilbide aktibo baten bidez.  

Ziur etxeko gazteenei ilusio handia egingo diela baserriko animaliak gertutik ikusi ahal izateak! Behiak, Belazeko produktu izarra den jogurtaren protagonista nagusiak dira. Esperientziaren bukaeran jogurta dastatu ahal izango duzue, baserriko zaporeak sentituz. 

Esperientzia honek, naturarekin, animaliekin eta inguruneko florarekin konektatzen lagunduko dizue. Errespetatzen irakatsi ere, baita baserritarren ogibidearen alderdi desberdinak ezagutu, bizi eta sentitzen ere.  

Zuen zentzumenak esnatuko dituen esperientzia! 

Ez dago iradokizunik momentuz.

Iradokizun bat egiten lehena izan! !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu