Etxerako bideak. Naturarekin birkonektatzeko bidaia Karrantzan (Bizkaia)
Begiak baso eder baten erdian zabaltzea atsegin zenuke?
Zu partaide zaituen izadi horrekin birkonektatzen lagunduko dizun osasun-eta sormenez beteriko eremua habitatu nahiko zenuke?
Etxerako bideak sorburura itzultzeko gonbitea egiten dizu.
Gure zentzumenak baso-bainu batean esnatuko ditugu baso bainu batean; tearen zeremoniak elkartzen gaituen bitartean haikuaren, orainaren unea harrapatzen duen poema labur horren, mundua ezagutuko dugu. Eta murgiltze oso pertsonala burutuko dugu basoan, geure bizi-ibilbideari buruz gune horrek kontatzen digunari adi
ETXERAKO BIDEA HIRU ETAPATAN
Lehenengo etapa. Larunbat goizean gosari ostean
Baso bainua. Zentzumenen basoa
Baso Bainuak edo Shinrin-yoku japonieraz, basoaren atmosfera arnastu esan nahi du.
Hauxe da: egonaldi kontzientea eta lasaia giro natural batean.
Baso bainu batek barneko baretasuna eragin dezake. Era berean, baikortasuna suspertu eta gainera gure organismoan eragin positiboak dauzka: gure sistema inmunologikoa indartzen eta estrés maila gutxitzen.
Bigarren etapa. Larunbat arratsaldean bazkaria eta atzedenaldiaren ostean.
Haiku kikara. Hitzen Basoa.
Etapa honetan, gure sensazioak hitz bihurtu nahi ditugu. Japoiko jatorrizko te zeremoniaren inguruan, irakurketak, jokoak eta sormen teknikak proposatuko ditugu haikuen sorkuntza bultztzera bideratuak. Haikua, “hemen eta orain” biak ala biak harapatzen dituen poema da.
Txolarre adiskidea
Lore artean jolasten dabilen
Erlea irentsi
Matsuo Basho
Japoiko ritual honen historioa eta filosofía murgilduko gara eta, bukatzeko, tea eta gure uztan jasotako poemak partekatuko ditugu
Hirugarren etapa.Igandean goizean gosariaren ostean.
Gure baitako basora bidaia. Sinboloen Basoa
Azken etapa honetan basora itzuliko gara baina aldi honetan zeure burua islatuko duen ispilua topatzeko eta zure bizi esperientziari buruz hitz egingo dizuten sinboloak aurkitzeko.
Basoa gure barneko paisaia da, hausnarketa eta eraldaketaren eremua. Bere baitan murgilduko gara geure ahotsa entzun nahian.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Ostatua (bi gaua) eta pentsio osoa, aseguruak eta tailerra
-
Prezioz Kanpo: Desplazamendua
-
Partaide minimo eta maximoak: 10 lagunek eman behar dute izena, irteera berresteko.
Taldeak gehienez ere 15 lagunekoak izanen dira -
Iraupena: 3 egun 2 gaua
-
Puntu nabarmenak: Naturarekin birkonektatzeko beharra sentitzen baduzu, zure baitan sortzen den ahotza entzun, hitzekin jokoan ibiltzeko eta zure bizitza baretu
-
Noiz egin daiteke?: 2022ko maiatza 27a
-
Irteera lekua eta ordua: Karrantzan
-
Hizkuntzak: Gaztelaniaz, Euskara eta Ingelesa
-
Ohar garrantzitsuak: Mendiko oinetakoak eta urteko sasoirako egokiak diren arropa eramatea. Oinez ibiltzeko eta geldirik egoteko arropa erosoa eramatea.
Helduei zuzendutako jarduera.Ostiraletan hasten da, eta leku bakoitzean adieraziko da. Taldeak gehienez 15 lagunekoak izango dira.