Flyscha, begirada batean
Itsasontzi-ibilaldia, Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko
Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.
Ez dago iradokizunik momentuz.
Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.
-
Prezioaren Barne: Bisita gidatua itsasontziz
-
Prezioz Kanpo: Topagunerainoko bidaia (autobus eta tren zerbitzu zabala dago: www.euskotren.eus)
-
Partaide minimo eta maximoak: gutxienez 6 y gehienez 39
-
Iraupena: 1 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Urte osoan
-
Irteera lekua eta ordua: Txomin Aguirre Kaia, Zumaia
-
Hizkuntzak: Gaztelania eta euskara
Audiogidak ingelesez, frantsesez eta alemanez. -
Ohar garrantzitsuak: Jantzi arropa beroak eta oinetako egokiak.
Bisitaldiak gaztelaniaz edo euskaraz egiten dira egutegiaren arabera. Bisita honek audiogia-zerbitzua du (online audio-pistak edo turismoko bulegoan jaso beharreko audiogia-aparatua), ingelesez, frantsesez eta alemanez. Audio-pisten esteka hau da: www.geoparkea.eus/audio
Itsasoaren egoerak edo bestelako arrazoiek bertan behera uzten ahalko dituzte bisitak. Horregatik, beharrezkoa da telefono mugikorraren zenbakia uztea erreserba egiteko.
Erreserbatutako 6 plaza lortu ez dituzten egunak eta ordutegiak bertan behera utz daitezke. Bai
alternatiba bat proposatuko du.
Eguraldia dela eta, bisita bertan behera uzten bada eta behar adina parte-hartzaile badaude, ordubeteko "Flysch oinez" bisita egitea proposatuko da, eta diferentzia itzuliko da (bisita honen prezioa 8,00 € helduentzat / 4 € umeentzat).