No products

0,00 € Fiskalitatea
0,00 € Guztira

Prezioak zergak dira

Checkout

Información y reservas +34946 456 000

Menu

Ibilbidea yatean Guggenheim museora

Nabigatu motordun ontzian Guggenheim museoraino.

Motordun ontzian sartuko gara Bilboko itsasadarra zeharkatzeko, eta Bizkaia Zubiaren azpitik igaroko gara, industriaren legatua ezagutuko dugularik.

Deustuko zubitik igaroko gara Guggenheim Museoari argazkia egin ahal izateko. Bilbon eskala egin ostean Getxora itzuliko gara.

60,00 €

Ezagutu Bilbo eta Guggenheim Museoa beste ikuspuntu batetik, gure yate ibilbidean, Guggenheim museoraino. Itsasontziko gure ibilbidea Getxoko Kirol Portuan hasiko da. Bertan atrakatuta dago gure Polaris Bi ontzia. Ontzi horretan egingo dugu gure yate ibilbidea Guggenheim museoraino.

Bi ordu eta erdi inguru irauten duen ibilbide honetan nahikoa denbora izango duzue Bilbo Handia beste ikuspuntu batetik ezagutzeko.

Getxotik barneko Abra zeharkatuko dugu, eta ondoren itsasadarrera joko dugu. Gure bidean, lehenik eta behin Bizkaia Zubia ikusiko dugu eta horren ostean ibaiaren alde bietako iragan industrialean barneratuko gara.

Bilbora iristean Zorrotzaurreko uhartea ikusiko dugu baborrean, Kantauri Itsasoko Manhattan izenez bataiatu dutena, eta Norvegiako pasealekuak estriborrean. Aurrerago San Mames berri ikusgarriarekin egingo dugu topo. Euskalduna eta Deustuko zubien azpitik igaroko gara eta gure helmuga ikusiko dugu: Guggenheim Museoa. Puntu horretan abiadura murriztuko dugu, bere handitasuna begiztatu ahal izan dezazuen. Hori bai, ez ahaztu zuen argazki kamera edo mugikorra, aparteko kokapen horretatik argazkia atera ahal izateko. Museotik pasatu ostean, buelta emango dugu itzulerako bidea egiteko. Dena den, Bilboko El Cargaderon geldialdi teknikoa egingo dugu, Bilboko itsasadarraren gaineko modako terraza baita. Hori guztia, baldin eta mugikortasun murrizketek ahalbidetzen badute. Ezin bada, mokadutxo bat eskainiko dugu ontzian bertan.

Gurekin etorriko zara?

Ez dago iradokizunik momentuz.

Iradokizun bat egiten lehena izan! !

Write your review

Tokiko hornitzaileekin elkarlanean aritzen gara eta erabilgarritasun-egoeraren inguruko baieztapena ez da beti berehalakoa izaten. Baieztatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko, egin ezazu zure erreserba ekintzaren aurreko eguneko 18:00ak baino lehen. Astelehenetan egingo diren ekintzetarako, berriz, egin erreserba aurreko ostiraleko 18:00ak baino lehen.

Hotelerik behar ahal duzu?

Zure egonaldirako hotelik bilatzen ari zara? Hotelik esklusiboenetetik aukerarik merkeenetara eskaini ahal dizugu.

Bai, hotel bat behar dut. Erosten jarraitu nahi dut. Erosketa bukatu nahi dut.

Galderarik? Gurekin kontaktatu