Euskal sukaldaritza tradizionalari buruzko tailerra Pasai Donibanen

Ezagutu euskal sukaldaritzako plater ospetsuenen sekretuak chef handien eskutik eta gozatu itsasoaren ondoko terraza batean prestatu berri diren platerez.
Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko herrian, itsasoaren ertz-ertzean kokaturiko terraza batean dago Ziaboga jatetxea, topagune erakargarria benetako gastronomia maite dutenentzat.
Hasteko, kafe batez eta aurkezpen solasaldi batez gozatuko dugu Álex Barcenilla sukaldariarekin eta bere taldearekin. Ondoren, beren lantegiko ateak irekiko dizkigute euskal sukaldaritzako plater ezagunenak nola egiten dituzten azaltzeko; esaterako, txipiroiak beren tintan edo legatza saltsa berdean.
Behin saltsan sartuta, eta itsasoak arrantzan egiteko aukera eman badi, Juanito Makazagaren laguntza izango dugu. Eskarmentu handiko txipiroi arrantzalea lantegian sartuko da hartutakoa erakusteko eta gure produktu kutunaren sekretu guztiak kontatzeko.
Prestatu berri ditugun platerak eta mantela mahai gainean direla, jangelara joango gara menu eder batez gozatzeko, giro goxo eta atsegin batean.
Ez dago iradokizunik momentuz.
-
Prezioaren Barne: Taller de cocina (café, charla, curso y participación de un veterano chipironero)
Comida
Dossier del curso -
Prezioz Kanpo: No incluye el desplazamiento hasta el lugar de la experiencia
-
Partaide minimo eta maximoak: Lau pertsonetatik hamabost pertsonetara.
-
Iraupena: 4 ordu
-
Noiz egin daiteke?: Todo el año bajo petición.
Mañanas de 11:00 a 13:00 hrs
Tardes: de 18:30 a 20:30 -
Hizkuntzak: Gaztelaina, Ingelesa eta Frantsesa
-
Ohar garrantzitsuak: Cancelaciones mínimo con 48 hrs de antelación